XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, aginteak, esaera bereziak eta elkarrizketak garrantzi izugarria dutela azpimarratu nahi genuke.

Izan ere, hauek beren osotasunean ulertu eta erabiltzen dira, hizkuntza gauza dinamiko bat bilakatzen dute eta hizkuntza bizia lortzeko derrigorrezkoak ditugula iduritzen bait zaizkigu.

Hauek horrela, irakasleak ohartuko direnez, Erdiko Zikloko lehen eta bigarren mailen programaketen egitura nahiko berdintsua da.

Gai baten inguruan lantzen da guztia eta abiapuntu bezala girotzea beharrezkotzat jotzen dugu.

Honen helburua, haurrak euskararen mundura hurbiltzea eta prestatzea izango litzateke.

Plastika, abestiak, etab. baliagarriak izango litzaizkiguke hau lortzeko.

Erdiko Zikloko hirugarren mailako programakuntzaren egituratzea, irakurgaien inguruan egina dago.

Horiek hartzen ditugu abiapuntutzat eta horren inguruan lantzen dira atal guztiak.

Irakurketa eta idazketa ziklo honetako bigarren mailatik hasten dugu, kopiak eginez, beren ama-hizkuntzarekiko dituzten desberdintasunez ohartuz....

Azkenik beste hau ere esan behar dugu: hemen proposatzen diren gaiak, edukiak, errekurtsoak...... orientatiboak direla eta, egoki eta baliagarriak zeintzu diren eta baztergarriak zeintzu diren, irakasleak berak bereizi beharko dituela, zenbait faktore (umeen egoera, kopurua, gaitasuna, etab.) kontutan izanik.